top of page

Sergio Gómez

Kantu erromantikoak
Piano errezitaldia

Maiatzak 31 · 20etan
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba)
Sarrerak: 7€

*Salmenta online edo presentziala kontzert
uaren egunean.

Sarrerak erosi

PROGRAMA

Robert Schumann · Novellete op. 21, no. 1
 
Frédéric Chopin · Scherzo no. 2, Si b m, op. 31
Sergei Rachmaninov · Preludes op. 23
no. 4 "Andante cantabile",  Re M
no. 7 "Allegro" en Do m
no. 6 "Andante" en Mi b M
no. 2 "Maestoso" en Si b M
Franz Liszt · Sonata Si minorrean, S178
SERGIO GÓMEZ-46.jpg

KANTU ERROMANTIKOAK, Erromantizismoko musikaren pasioaz, melankoniaz eta bertuteaz inguratutako gau-emanaldia. Pianoaren urrezko garaiaren oinarrian zeharreko bidaia eskaintzen duen errezitala.

 

Murgildu zaitez Schumannen maisulanaren sakontasun emozionalean Novellete Op. 21 laneko sentikortasun finarekin, baita Chopinen Scherzo No. 2 laneko dramatismo eta irmotasunarekin, edota Rachmaninoven Preludes Op. 23 lanak transmititzen duen melankonia sakonean. Amaitzeko, bidaia epiko eta bertutetsua izango dugu Liszt-en Si minorreko sonata harrigarriarekin. 

 

Etorri gurekin lasaitasunetik ekaitzera, kontenplaziotik gorespenera igarotzen den bidaia honetan. Errepertorioak emozioen eta estiloen eskaintza-zabala biltzen du, eta musikaesperientzia ahaztezina eskaintzen dio mundu erromantikoaren edozein maitaleri.

Sergio Gómez

 

1998an jaio zen eta piano-ikasketak Vigoko Musika Kontserbatorio Profesionalean hasi zituen Berta Fresco Bello irakaslearekin, non Gradu Amaierako Sari Berezia eskuratu zuen. Goi-mailako ikasketak Vigoko Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen Severino Ortiz Rey pianistarekin eta Errendimendu Handiko Musikako Goi-mailako Eskolan Leonel Moralesekin. Azken hori ere Musikaren Interpretazioa eta Ikerketa Masterreko bere tutorea izan zen Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatean. Madrilgo Musical Arts goi-mailako eskolan Birtuoso diplomatura amaitu berri du. Eskola magistralak izan ditu pianista hauekin: Gililov, Trull, Grubert, Kohlberg, Fedorova, Zvirblyte, Maly, Krämer, Yan edo Vacatello, besteak beste.

 

Lehiaketetan jasotako sarien artean, hauek nabarmentzen dira: Granadako “María Herrero” Pianoko Nazioarteko Lehiaketako bigarren saria; Spliteko (Kroazia) Piano Loop Competitioneko hirugarren saria; Vigoko Goi-mailako Kontserbatorioko ganbera-musika eta bakarlarien lehiaketako lehenengo saria; Sigüenzako Nazioarteko Piano Lehiaketako hirugarren saria edo “Ciudad de Xàtiva” lehiaketako hirugarren saria.

 

Nazioarteko kontzertu-areto ugaritan jo du, hala nola Veronako Teatro Ristori; Salzuburgoko Kleines Studio eta Bösendorfer Saal; Pragako Martinu Hall, Kroaziako Hrvatski Dom Split eta Italiako Adelaide Ristori antzokietan. Horrez gain, Espainiako areto hauetan egon da, besteak beste: La Granja de San Ildefonsoko Errege Jauregia, Jovellanos antzokia, Mar de Vigo auditoriuma, Coruñako Real Academia Gallega de Bellas Artes edo Coruñako Palacio de la Ópera.

bottom of page