top of page

Iberia Laukotea
Heriotza eta dontzeila

Marta Peño, violín
Luis Rodríguez, violín
Aurora Rus, viola
Arnold Rodríguez, violoncello

Uztailak 12 · 20etan
Arteko Santutegia · Artziniega (Araba)

Sarrerak: 7€
*Salmenta online edo presentziala kontzertuaren egunean.

Sarrerak erosi

PROGRAMA
 

Gabriela L. Frank · Quijotadas 

I. Alborada

II. Seguidilla

III. Moto perpetuo: La Locura de Quijote

IV. Asturianada: La cueva

V. La danza de los arrieros

​

Franz Schubert · Hari-laukotea D.810 “Heriotza eta dontzeila”

I. Allegro

II. Andante con moto

III. Scherzo. Allegro molto. Trío

IV. Presto

Cuarteto Iberia 03.jpg

KIXOTEKERIAK (hautaketa) - GABRIELA LENA FRANK

 

Iberia Laukoteak zaldun argiari omenaldi berezia egiten dio Gabriela Lena Frank konpositorearen “Kixotekeriak” (2007) lanarekin. Pieza eder eta kontzeptual hori Cervantesen lanean inspiratuta dago eta On Kixoteren abenturen eszena famatuenak irudikatzen ditu. Hala, obraren atmosfera koloretsua eta garaiko gizartearen kritika satirikoa erakusten ditu. Alborada, Seguidilla, Moto Perpetuo: la locura de Don Quijote eta la Danza de los arrierosekin, Frankek Mantxako tradiziozko erritmoak gogora ekartzen dituen konposizioariketa bat egin du, espainiar kutsuko melodiak barne hartuz eta folkloreko instrumentuei buruzko erreferentziak sartuz. Hori guztiak sortzen duen marko inspiratzaileari esker, behin Cervantesek paperean idazteko pentsatu zuen hori musika bilakatzen da.

 

 

D.810 HARI LAUKOTEA re minorren “Heriotza eta Dontzeila” - F. SCHUBERT

 

Programa honen hari eroale literarioak harilaukote baterako sekula idatzitako lan dramatikoenetako batekin jarraitzen du. “Heriotza eta Dontzeila” interpretazio-erronka izateaz gain, emozio sakonenak gogorarazten dituen espazioa da. Izen bera duen Lied-ean (alemaniar abestia) oinarrituta dagoen kontaketa honek musika erabiltzen du bizitzaren sufrimendua heriotzaren bidez askatzeko kontzeptu erromantiko idealista kontatzeko. Gazteriaren ideia erakartzen saiatzen den heriotza erakargarriaren istorioa, amaieran erromantizismoaren berezko zorigaiztoko patu hori betetzen duena. Schuberten musikak emozio sakonetan barrena eramaten gaitu, musikaren tratu melodikoan duen jenialtasunari eta harmonia menderatzeari esker tonalitate maiorrak eta minorrak desberdinduz kolore eta aldarte ugari sortzen ditu.

​

​

Iberia Laukotea
​

Iberia Laukotea Madrilen sortu zen 2018. urtean. Laukotea hasi zenetik, bere maisuen laukotetradizioari eutsi diote eta generoaren lan handiei ikuspuntu berri bat eman diete. 2021eko ekainean, Universität Mozarteum Salzburgeko harilaukote katedraren barruan ikasteko plaza bat lortu zuten Cibrán Sierra (Cuarteto Quiroga) irakaslearekin.

​

Halaber, honako musikari hauen masterclass direlakoak jaso dituzte: Valentin Erben eta Isabel Charisius (Alban Berg Quartett), Heime Müller (Artemis Quartett), Rainer Schmidt, Lukas Hagen eta Veronika Hagen (Hagen Quartett), Paul Watkins (Emerson String Quartet), Kuss Quartett, Frank Reinecke eta Stefan Fehlandt (Vogler Quartett), Simone Gramaglia (Quartetto di Cremona), Helena Poggio (Cuarteto Quiroga), Jonathan Brown eta Abel Tomás (Cuarteto Casals) edo Leonhard Roczek (Minetti Quartett). Gainera, honako hiri hauetan egin ziren nazioarteko jaialdietan ere parte hartu dute: Salzburgo, Würzburg, Weikersheim, Paris, Montreal, Venezia, Milan eta Lucca. Estatu barruko jaialdietan ere parte hartu dute, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Granadan, Burgosen, Leonen eta Santanderren.

Iberia Laukotea Europako hainbat laukote-erakundetako kide da, hala nola ECMA, Le Dimore del Quartetto eta ProQuartet. Europako MERITA proiekturako diren 38 laukoteetako bat ere bada.

​

Laukotearen ibilbidean zehar, honako sari hauek jaso dituzte: “Antón García Abril” Ganberamusikako Nazioarteko XI. lehiaketako lehen saria; Kataluniako Josep Mirabent i Magrans Ganberamusikako 26. Lehiaketako lehen saria; Arnueroko Ganberamusikako Nazioarteko XIX. lehiaketako bigarren saria; “Ciutat d’Altea” Ganberamusikako I. lehiaketako bigarren saria eta Zukunftsklang Award 2022 Stuttgarteko Ohorezko Aipua.

2022. urtearen hasieratik, Iberia Laukotea Madrilgo Lázaro Galdiano museoko laukote egoiliarra da, bai eta 1918an sortu zen Real Sociedad Menéndez Pelayoko kidea ere.

bottom of page